ELKARBIZITZA

http://www.otamotz.eus/haurrak-eta-nagusiak-jolasean/


BAKEAREN ASTEA urtarrilak 25-28

Gandhiren urtemuga dela aprobetxatuz, Bakearen aldeko eskola-astearen ospakizuna. Gure bakearen konpromisoak lau haizeetara zabalduz:

"Zeinu txikiak"
  • Besteak eta besteen iritziak errespetatuko ditugu 
  • Besteak kontuan hartu eta ekintza guztietan onartuko ditugu. 
  • Laguntza emango dugu inor baztertu gabe 
  • Errespetua eta maitasuna garrantzi handiko hitzak izango dira guretzat. 
  • Etxeko lanetan familiakoei laguntzen saiatuko gara. 
  • Denak gonbidatuko ditugu  jolasteko. 
  • Ez gara haserretuko, errespetatu eta ondo tratatuko dugu elkar 
  • Eskuzabalak izango gara eta lagunak barkatuko ditugu
  •  Gure inguruan bakea, laguntasuna eta maitasuna ipiniko ditugu 
  • Gure irribarrea oparituko dugu besteak alaitzeko
La Salleko Gobernuz kanpoko erakundeak den PROYDE-PROEGAk dioen bezala:
"Jende xume asko, 
toki xume askotan, 
gauza xume asko eginez, 
mundua aldatzen joango gara"




BOKAZIO-ASTEA azaroak9-15


Gaur egungo Gizartearen ezaugarrietan hausnartu ondoren, zertarako prest nago? Zertarako konta daiteke nirekin? Zertan laguntzeko nago prest? Norentzat nago prest?


 
Asteazkenetan, 
BALOIRIK GABEKO JOLASORDUAK!!!

Ikasturte honetan, ekimen berria bultzatzen ari gara. Asteazkenetan, "balorik gabeko jolasorduak". Momentu hau aprobetxatuko dugu, elkarren arteko harremanak estutzen dituzten beste jolas desberdin batzuetara jolasteko, gure guraso edota aiton-amonen garaiko jolasak berreskuratzeko, baita euskal jolasetan murgiltzeko ere. Nola ez, giro euskaldunean!!!!

Esan beharrik ez dago, ideia hau asteko zein asteburuko beste momentuetara ere zabaldu daitekela!!! jejeje 





2015-2016.ikasturteko LELOA

- Aldaketarako lankidetza (Bernardo Atxaga)