Urtero bezala, aurten ere gure ingurumenaren zaintzan aletxo bat utziko duen gai bati eutsiko diogu:
Etorkizunaren alde,
Etorkizunaren alde,
OSTIRALAK PLASTIKORIK GABE
Jakin badakigu, gehiegizko kontsumo batean murgildurik gaudela eta zaila egiten zaigula korapilo horretatik ihes egitea. Hala ere, ekintza txikien bidez eta jokabide positibo batekin aurrera pausoak emateko gai garela zalantzarik ez dugu.
Geure buruari galdetuko bagenio, ETA ZER DAGO NIRE ESKU? seguraski iritzi ugari azaleratuko liratekela, baina aurten, eta gai honetan oinarrituz, norbera, erabakitzeko gaitasuna duen banako bezala, bizirauteko lehenentasunak markatzea eta izaera kritikoa indarrean jartzea besterik ez dugu eskatuko.
Horregatik, ikasturtean zehar INGURUMEN-BATZORDEAren bitartez, jarduera
ugari bideratzen saiatuko gara, eta hauen berri ematen joango gatzaizkizue.
Azken finean, ekonomia lineal batetik ekonomia solidario baterantz pasatzeko aukera dagoela ulertarazten ahaleginduko gara, eta bide batez, kontsumo arduratsuago batean oinarritu.