2015/10/03

ERREKAREN LAGUNAK

Goiz zoragarria igaro dugu gaurkoan. Eguraldia lagun, gure ibaiaren garbiketan aritu gara 80 haur, gazte eta heldu inguru.

Zalantzarik ez dago naturarekin konpromisoa erakusten duten pertsonak badaudela.

Eskolako partehartzaileei dagokienez, mila esker izena eman eta hitza bete duzuen guztioi, baita azken orduko eginbeharrak direla eta etorri ez zareten, baina ekimenean parte hartzeko nahia eta gogoa erakutsi duzuenoi ere.

Gora gu eta datorren urtera arte!!!!

http://www.diariovasco.com/alto-urola/201510/04/agua-estaba-bastante-sucia-20151004012919-v.html

http://www.otamotz.eus/80-bat-lagun-elkartu-dira-urola-erreka-garbitzeko/