Aurten, Agenda 21en Ekonomia Jasangarria gaia landuko
dugula aprobetxatuz, ostiralean, otsailaren 26an, bisita ezin hobeaz gozatuko
dute 3.zikloko ikasleek. Gure ikasle izandako Berroeta baserriko “morroiekin”
solasaldi bat izateko aukera izango dute, baserriko bizimoduaz arituko
direlarik.
Non: Eskolako
Aretoan
Ordua: 15.15etan
Ongi etorriak,
berriro ere, Jon eta Beñat Urkiola!
