Lan bikaina egin ondoren,
landutakoaren inguruko “ondorioak,
hartutako konpromisoak eta udalari luzatutako proposamenak biltzen dituen
dokumentua” osatu eta gelatako eko-ordezkariak izan ziren gure eskolak
herriarekiko eta ingurumenarekiko duen konpromisoaren eta arduraren islada
apirilaren 19an Urretxuko Kultur Etxean burutu zen Ikastetxeen arteko Foroan.
Foro honetan, “Ikastetxeen
dokumentu amankomunaren zirriborroa” osatu genuen, eta maiatzaren 17an egingo
den Udal Foroan aurkeztuko dugu Urretxu eta Zumarragako Udal Ordezkarien
aurrean.
Zorionak egindako lan
bikainagatik!
