50/50 MAX, eraikin publikoetan (eta ikastetxeetan) energia aurrezteko kudeaketa prozesuan lagunduko duen egitasmoa.
UGGASAk bideratutako proiektua da (Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean), eta UHIN erakundeak egingo ditu aholkularitza lanak.
Proiektu honen helburuak, instalakuntzen erabilera egokia egitea eta energiaren erabilera zentzuduna bideratzea dira, eta ikasturtean urrats desberdinak eman beharko dira ikastetxe mailan. Laburbilduz:
1. Eskolan ENERGIA-TALDEA osatzea . Hasiera batean, UHIN erakundekoak, proiektuaren aurkezpena eskola-komunitate osoari emango diote.
| Uhin enpresakoak eskolan |
2. Eskola eta Energiaren "diagnosi-modukoa egitea". Horretarako, 2015eko irailetik gaur arte izandako GAS, GASOLEO zein ARGINDARRAren kontsumo-datuen bilakaera aztertuko dugu.
3. Prozesuan zehar, neurri desberdinak hartzen joango ziren, eskola mailan "ohiturak aldatuz" edota "inbertsioak eginez" (aukera egongo balitz).
4. Urtarrila-Otsaila-Martxoa hilabetetan zehar, geletako "jarraipen-fitxak" bete (gela bakoitzeko tenperatura, berogailua eta argiteria) gelako energia-arduradunen bitartez bideratua.
5. Helburua ez da Energia-taldearen lan esklusiboa izango, baizik eta, eskola komunitatearen partehartzea eta sentsibilizazioa bultzatzea. Dirudienez, inguruko esperientzietan oinarrituz, prozesuaren amaieran kontsumoa %8a aurreztera irits gaitezke, eta proiektuak proposatzen duena honakoa da: "aurreztutakoaren %50a, ingurumenaren aldeko ekintzaren bat bultzatzea". Adibidez, gure gastuak 30.000€koa bada, prozesuan zehar %8a aurreztuko bagenu (2.000€ inguru), diru horren %50a (1.000€), eskola komunitateak proposatutako ekintza baterako bideratzea.
Prozesu guzti honetan, Uhin erakundearen aholkularitza etengabea izango dugu.