LH1eko ikasleak gure mundu maitea gaixotzen ari dela konturatu dira, eta botikarik onena gure jokabide jasangarriak direla erakutsi digute.
Adibide bezala, ostiraletan "hondakinak ZERO" sortzen saiatuko dira: tuperrak, boc&rollak, fruta,...ekarriz.
Zuek bai eredugarri!!!!
Orain arte Eskolako Agenda 21 bezala ulertzen zena, ESKOLAKO AGENDA 2030 deitzera pasako da hemendik aurrera eta oinarri bezala Garapen Iraunkorrerako Helburuak izango ditu. Hori dela eta, 20/21.ikasturtea proiektuaren egitura berria ezagutzera emateko urte bezala erabiliko da. "Blog honek, Ingurunearen zaintzarekin eta kontserbazioarekin konprometituak dauden pertsonen arteko iritzien elkartrukea du funtzio bezala. Anima zaitez eta ea ondorengoei herentzia ederra uzten diegun".