LH3ko neska-mutilek ozeanoetako zaborrek eragiten dituzten kalteen berri eman digute, bereziki, erabilera bakarreko plastikozko hondakinek (botilek, poltsek, latek,...). Arazoari aurre egiteko aholkuak eskaini dizkigute.
Lan bikaina!!!!
Orain arte Eskolako Agenda 21 bezala ulertzen zena, ESKOLAKO AGENDA 2030 deitzera pasako da hemendik aurrera eta oinarri bezala Garapen Iraunkorrerako Helburuak izango ditu. Hori dela eta, 20/21.ikasturtea proiektuaren egitura berria ezagutzera emateko urte bezala erabiliko da. "Blog honek, Ingurunearen zaintzarekin eta kontserbazioarekin konprometituak dauden pertsonen arteko iritzien elkartrukea du funtzio bezala. Anima zaitez eta ea ondorengoei herentzia ederra uzten diegun".

