LH 3.mailako ikasleek argi dute gehiegizko kontsumoak hondakinen kopuruan duen eragina. Horregatik, eta LH 1.mailako ikasleen ekimenari jarraituz, "zero zabor" sortzeko konpromisoa hartu dute gaurkoan. Horretarako, hamaiketakoa bilgarri berrerabilgarrietan ekartzea erabaki dute. Fruta, etxean egindako bizkotxo goxoa,... ekartzea erabaki dute. Zuek zarete ikastetxeko "Greta"k!!!!!
Orain arte Eskolako Agenda 21 bezala ulertzen zena, ESKOLAKO AGENDA 2030 deitzera pasako da hemendik aurrera eta oinarri bezala Garapen Iraunkorrerako Helburuak izango ditu. Hori dela eta, 20/21.ikasturtea proiektuaren egitura berria ezagutzera emateko urte bezala erabiliko da. "Blog honek, Ingurunearen zaintzarekin eta kontserbazioarekin konprometituak dauden pertsonen arteko iritzien elkartrukea du funtzio bezala. Anima zaitez eta ea ondorengoei herentzia ederra uzten diegun".

