Atzo, azaroaren 5ean, Junta gelan elkartu ginen aurtengo Ingurumen-Batzordea osatuko dugun ikasle, irakasle eta ez-irakasleak (baten batek ez zuen etortzeko aukerarik izan, baina tira). Hala ere, gurasoak faltan bota genituen (ea hurrengo bilerara etortzerik baduten, ziur baietz!). Honakoa izan zen bileraren gai-zerrenda:
- Barne-antolaketa
- Ingurumen-Batzordearen funtzioak
- Proiektuaren planifikazioa
- Urteko gaiaren aurkezpena
- Ekintza-Planaren proposamena
Gogoan izan, Batzorde honetako kide titularrak izendatu badira ere, badagoela era bolondresean parte hartzeko aukera, beraz, gurekin elkarlanean aritzera ANIMATZEN ZAITUZTEGU!
Hurrengo bilera, Abenduak 17
harremanetarako: mescudero@lasalle.es
harremanetarako: mescudero@lasalle.es
