Azaroaren 5a, osteguna.
INGURUMEN BATZORDEA
Junta gelan!!!!
Ingurumen Batzordea, hezkuntza-komunitateak parte hartzeko organoa da. Horregatik, irakasleek, langile ez-irakasleek, familiek eta, batez ere, ikastetxeko ikasleek parte hartzen dute.
Batzorde honen zeregin nagusiak honako hauek dira:
- Proiektua planifikatzea eta diagnostikoaren oinarriak finkatzea
- Ekintza Planerako proposamenak egitea eta konpromisoak adostea
- Ekintza Plana onartzea
- Ebaluazioa egitea eta proiektuaren jarraipenerako mekanismoak zehaztea.
Gutxienez hiru hilean behin bilduko gara.