La
Salle Legazpiko irakasle, ikasle eta gurasoek parte hartu dute asteburuan egin
den Urola
ibaiaren garbiketa lanetan. Aurten, Zumarragako eta Urretxuko Udalek
antolatu dute ekimena Errekaren Lagunak taldearekin lankidetzan.
Ingurumenaren
zaintzan herritarrak geroz eta sentsibilizatuak egon arren, beharrezkoa
izaten jarraitzen du garbiketa egun batek uretan aurkitzea imajinaezinak
diren artikuluak ateratzeko, hala nola, kreditu-txartelak, nortasun agiria, sakeleko telefonoak... Tamalez, oraindik tarteka ibaia zabortegi
gisa hartzen denaren
adierazgarri.
La Salleko ikasleek zibikoak ez diren jokabideak salatzeko aprobetxatu dute aukera eta ez
dute uretara jauzi egiterakoan duda izpirik izan Urola ibaia garbi utzi ahal izateko.
Hemendik egindako lana eskertu nahi diegu parte hartutako guztiei, ehun bat lagun bertaratu
bait ginen.
Goiz zoragarria, jende miresgarria eta denok ingurumenaren alde!
Bejondeizuela!
Orain arte Eskolako Agenda 21 bezala ulertzen zena, ESKOLAKO AGENDA 2030 deitzera pasako da hemendik aurrera eta oinarri bezala Garapen Iraunkorrerako Helburuak izango ditu. Hori dela eta, 20/21.ikasturtea proiektuaren egitura berria ezagutzera emateko urte bezala erabiliko da. "Blog honek, Ingurunearen zaintzarekin eta kontserbazioarekin konprometituak dauden pertsonen arteko iritzien elkartrukea du funtzio bezala. Anima zaitez eta ea ondorengoei herentzia ederra uzten diegun".