2017/03/29

Proiektuan aurrera eginez...


 
Ingurumen Batzordeko ikasle eko-ordezkariak (2016-2017)
Ikasturteak aurrera darrai, eta berekin batera, gure Agenda 21eko Proiektua ere. Aurtengo planifikazioa oso mamitsua izan da, KLIMA ALDAKETA gaiak ere horretan lagundu du.
Eskolako sentsibilizazio- eta motibazio-fasea burutu ondoren, gure ikastetxeko diagnosia egiteari ekin genion urte bukaeran, eta emaitzak oso esanguratsuak izan dira. Datozen asteetan izango duzue guzti honen berri.
Horrez gain, ikasmaila desberdinetan herriaren azterketa egin dugu, eta ateratako ondorio, hartutako konpromiso eta udalei luzatuko dizkiegun hobekuntzarako proposamenak beste ikastetxeetako eko-ordezkariekin konpartitzeko aukera izango dugu datorren apirilaren 4an. Bertan hartutako erabakiak maiatzaren 30ean ospatuko den Udal Foroan aurkeztuko dizkiegun gure bi herrietako alkate eta udal-teknikariei.
Hala ere, proiektua ez da honetan geratzen, eta ekintza desberdinak eramango ditugu aurrera Klima Aldaketa arazoaren berri izan dezagun eta era aktiboan parte har dezagun.
 
Izan arduratsu,
izan iraunkor, 
Lurrak behar zaitu!